BURDINOLA, ERROTA EGUNERATU BAT

1450. urtean eraiki zen gaur egun Fanderiako Errota izenarekin ezagutzen den espazio bitxia. Garai hartan Renteriolako burdinola ibaiaren eraginez mugitzen zen eta mendeetan zehar erabileraz aldatu dute, hala nola errota, irin eta pentsu fabrika izanez.

Errenteriako Udalak zaharberritu zuen eta gaur egun bi jarduera desberdin elkarrekin bizi dira bertan. Alde batetik, Burdinola izeneko jatetxe xarmagarri bat (gu...kar kar kar). Bestetik, museo eta ibai-interpretazio zentro txiki bat. Bertan, ibaiaren bizitza naturala eta kulturala azaltzen da eta antzinako fresaketa gunea eta errotaren turbina gordetzen dira.


Burdinola espazio paregabea da. Argi naturalari eta inguru lasaiari esker esperientzia gastronomikoa erabateko gozamen bihurtzen da. Eskaintza informala da, baina beti kalitate handiko eta tokiko produktuak erabiltzen dira: hanburgesak, errazioak, artisau garagardoen eskaintza zabala eta bereziki hautatutako ardoak... Horiek guztiak musika aukeraketa bikain batekin batera.  

Dolores Ibarruri plazako zuhaitzen gerizpean dagoen terrazak Burdinola oso gozoki desiragarri batean bihurtzen du.  

Burdinolaren arduraduna Guajira Sicodelica enpresa da, hala nola Donostiako Dabadaba aretoaren fundatzaileak eta beste espazio batzuen sustatzaileak (Pasaiako Alabortza eta Miramongo Felisa Kafetegia, besteak beste).